Eibarko alkate berria izendatzeko prozesua lehenbailehen ipiniko dute martxan
2021/02/25
12:24
eta kitto!
Miguel de los Toyosek alkateak agerraldia egin zuen atzo goizean udaletxeko batzar aretoan, 13 urteko agintaldiaren ostean kargua lagako duela ofizialki jakinarazteko, eta Jon Iraola PSE-EEko udal taldeko bozeramaileari eskaini dio kargua, 2023. urteko udal-hauteskundeetara begira egindako mugimenduan. De los Toyosek 2008. urtean hartu zuen herriko aginte makila Iñaki Arriolaren eskutik, antzeko egoera batean, eta laster hasiko da Eusko Jaurlaritzan lanean, Arriolak gidatzen duen sailean, Lurralde Plangintzako sailburuorde gisa.
De los Toyosek esan zuenez, “ez da erabaki erraza izan, baina bai ondo pentsatutakoa. Udal politikagintzan 26 urte eman ditut, lehenengo zinegotzi modura eta azken 13 urteak, berriz, nire herriko alkate karguan. Norbera jaio den herriko alkate izatea baino ohore handiagorik ez dagoela uste dut, baina bizitza erdia eman dut hemen beharrean eta ziklo hori itxi eta berri bati ekiteko garaia ailegatu dela pentsatzen dut”.
Eibarko alkate berriaren izendapena “lehenbailehen” izango dela gaineratu zuen: “Beste ezer baino lehen, gaur aurkeztu dudan dimisioaren berri emateko plenoa egin behar da eta bertan Alberto Albistegi alkate-ordea jarduneko alkate izatera pasatuko da zuzenean. Udalbatza hori martxoaren 4an egitea aurreikusi dugu eta, orain arte bezala, telematikoa izango da. Eta, horren ostean, alkate berria aukeratzeko plenoa egingo da, modu presentzialean, botazioa sekretua izan behar delako. Pleno horretan zinegotzi karguari uko egingo diot eta, nere ordez, Ander Curiel sartuko da”.
De los Toyosek familiari esker ona azaldu zion, urte hauetan eman dioten babesarengatik, eta horrekin batera eskerrak eman nahi dizkie eibartarrei, alkate izan den bitartean emandako laguntzagatik, baita urte hauetan berarekin batera aritu diren oposizioko alderdietako ordezkariei ere, batez ere beraien arteko harreman ona nabarmenduz eta, 13 urteko ibilbidean une gogorrak bizitzea tokatu arren, orohar balantze positiboa egiten zuela gaineratu zuen.
Laster alkate izango den Jon Iraolak, bestalde, berarengan konfidantza izateagatik eskerrak eman zizkion De los Toyosi, eta aurretik duen erronka “gogoz, erantzukizunez eta, batez ere, errespetu handiz” onartzen zuela adierazi zuen. Iraolak gaineratu zuenez, "De los Toyosek listoia oso altu utzi du. Miguel erreferentea da hiriarentzat. Zalantzarik gabe, nire onena emango dut eibartarrak merezi bezala ordezkatzeko eta lan hori egiteko ez naiz bakarrik egongo, nirekin batera eskarmentu handia duen taldea izango dut eta”.