Eibarko anbulatorioak bat egin du Ama Esnearen Euskal Bankuarekin
Esnea eman nahi duten Debabarreneko ESIko emakumeentzat zabalik egongo da
2025/11/20
11:09
Ekhi Belar
Eibarko anbulatorioa ama-esnea biltzeko erreferentziazko gune bihurtu da Debabarrenean, Ama Esnearen Euskal Bankuarekin bat egin duelarik, Diario Vascok jaso duenez.
Udatik hiru emakume emaile pasa dira zerbitzutik, Elgoibarko bat eta Eibarko bi, eta dagoeneko dohaintza egin nahi duten Debabarreneko ESIko ama guztiei irekita dago dispositiboa. Zentroak eskualdeko nodo gisa funtzionatuko du, Arrasateko anbulatorioarekin koordinatuta, hiru urte baitaramatza lan hori egiten Debagoienean.
Hemen dituzue ama-esnea emateko jarraitu beharreko prozeduraren nondik norakoak.