Eibarko Aratosteek kaleak hartuko dituzte otsailaren 7tik 17ra

Kalejirak, tailerrak, lehiaketak, erromeriak eta dantzaldiak protagonista izango dira.
Eibarko Aratosteek kaleak hartuko dituzte otsailaren 7tik 17ra
2026/01/19 12:01
Ana Aizpurua

Eibar berriz ere kolorez, musikaz eta umorez beteko da Aratosteetan. Udalak jakinarazi duen egitarauak adin guztientzako jarduerak biltzen ditu, otsailaren 7tik 17ra bitartean; kalejirak, tailerrak, lehiaketak, erromeriak eta dantzaldiak protagonista izango dira. Hona hemen Eibarko Aratosteetako egitarau osoa, egunez egun.

Otsailak 7 KOKO-DANTZAK eta KOKO-ESKEA

Kezka dantza taldeko koko-dantzariek eta kokomarruek Aratosteak ospatuko dituzte, karnabalaren eromena eta festa baserrietara eta kalera zabalduz. 

Otsailak 12 EGUEN ZURI

•    15:15. Eskoletako taldeen kalejirak
•    17:00. Urkizun hasita Untzagaraino, Jainaga eta Narbaizarekin kalejira. 
•    17:00. Untzagan Lisker taldearen erromeria.
•    17:00-19:00. Untzagan, tailerrak: karetak eta makilajea Astixaren eskutik. 
•    19:00. Mozorro lehiaketa, Galiziako Etxean.

Otsailak 13 ARATOSTE BARIXAKUA
•    20:00. Urkizun hasita Untzagaraino, Kaldereroen kalejira.
•    20:30. Klub Deportiboko leihotik, Aratosteetako pregoia (...eta kitto! eta Kezka Dantza Taldea).

Otsailak 14 ARATOSTE ZAPATUA
•    12:30. Rock kalean, Eibarko kaleetatik.
•    12:30. Aratosteetako koadrilen kalejira Ustekabe eta UK03 fanfarrearekin. 
•    12:30-14:30. Photocalla Untzagan.
•    16:30-19:30. Puzgarriak Errebal plazian.
•    18:30. Txokolatada, Untzaga plazan.
•    19:00-21:30. Umeentzako berbena Untzagan Bada Giro taldearekin. 
•    19:30. Aratosteetako koadrilen kalejira, taberna eta kartel lehiaketen sari banaketa Untzaga plazan. Urtarrilaren 26an zabalduko da lehiaketetan izena emateko epea.
•    19:00-21:00. Photocalla Untzagan.
•    19:00. Eibarko kaleetatik Latuna Bando txarangaren animazio musikala.
•    23:30-01:30. Dantzaldia Bada Giro taldearen eskutik Untzagan.

Otsailak 15 ARATOSTE DOMEKA
•    11:00. Aratosteetako kalejira, Usartza Txistulari Bandaren eskutik.
•    17:00. Umeentzako playback lehiaketa Untzagan, LH 5-6 mailetako ikasleentzat, ...eta kitto!-ren eskutik.
•    18:30. DJ Arno Untzagan.

Otsailak 17 ARATOSTE MARTITZENA
•    17:00-18:30. Untzaga plazan, umeentzako jolasak Astixaren eskutik. 
•    18:30. Sardinaren entierru txikia Jainaga trikitilariz lagundua.