Eibarko autobusa agurtuko dute zaletuek Bilboko Moyuan

Eibarko autobusa agurtuko dute zaletuek Bilboko Moyuan
2016/01/24 01:42
eta kitto!
Giro bikaina izango da domeka goiz eta eguerdian Bilboko San Mames inguruan, 12:00etan hasiko den Athletic-Eibar partiduaren aurretik. Taldearen martxa onak animatuta, trenak eta Premier Bidaiak-ek antolatutako beste 11 autobus beteko dituzte Eibarko zaletuek. Domekarako antolatutako egitaraua honako hau da: 08:25ean, banderak banatzea; 08:30ean, Lambretta motorren irteera, Untzagatik; 08:45ean, Atxurirako lehen trenaren irteera, Ardantzatik; 09:30ean, Bilboko Euskaldunarako autobusen irteera, Toribio Etxebarriatik; 10:00etan, trenez joandakoak Ustekabe txarangarekin eta Lambretta klubekoekin batuko dira, Arriagan; eta 10:15ean, autobusez joandakoak dultzaineroekin batuko dira, Euskaldunan. Eibar foball zaletuek lagunduta, Moyua Plazaraino kalejira bi abiatuko dira (bata Arriagatik eta bestea Eus- kaldunatik) eta 10:30ean, kalejira biak Moyua Plazan batzean, San Mamesen jokatuko den partidua ikustera joandako zaletu guztien kontzentrazioa egingo dute. Ondoren, 11:45ean beste kontzentrazio bat deitu dute (goikaldeko hego tribunan), entrenatzen duten bitartean jokalariak animatzeko.