Eibarko Bakillauaren Kofradixiaren batzar nagusia

Eibarko Bakillauaren Kofradixiaren batzar nagusia
2014/11/24 00:00
eta kitto!

Atzo (domeka, hilak 23) egin zuen 21. Batzar Nagusia Eibarko Bakillauaren Kofradixiak (ikus argazkiak). Urteroko martxari jarraituta, besteak bese Gipuzkoa, Logroño, Asturias, Kantabria eta Frantziatik gurera etorritako hemeretzi kofradietako ordezkariei ongietorria eginda ekin zioten egunari. Kalejiran ibili eta gero, ekitaldi nagusia, ohorezko kofrade berrien izendapena eguerdian egin zen, Portaleko areto nagusian: aurtengo omenduak Cofradia del Relleno de Navarra, Mikel Urkola abeslaria eta Arrate filatelia elkartea izan dira. Goruntz abesbatzaren saioarekin agurtu zuten ekitaldia eta, eguna biribiltzeko, denek elkarrekin bazkaldu zuten Iruki sagardotegian.