Gorka Etxebarria izan da Arrateko Amaren Hiru Txirlo Bola Txapelketako garailea

50 bolarik hartu zuen parte eta Ibai Diez eta Garikoitz Rodriguez izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren
Gorka Etxebarria izan da Arrateko Amaren Hiru Txirlo Bola Txapelketako garailea
2026/09/10 11:21
Ekhi Belar Errasti

Euri zaparraden mehatxupean, sasoiz (eta lehor) amaitzea lortu zuen Arrateko Amaren 2026ko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketan. Guztira, 50 bolariren parte-hartzea izan zuen probak, eta aurten sari guztiak eibartarrentzat izan dira.

Gaur egun Berrizen bizi den Gorka Etxebarria eibartarra izan zen garailea. Lehen hiru sailkatuek sei txirlo jo zituzten eta, beraz, berdinketa-haustean erabaki behar izan zuten txapelduna. Ibai Diez sailkatu zen bigarren eta Garikoitz Rodriguez hirugarren.

Lehen hiru postuetatik kanpo, Asola Berriko bolaririk onena Pablo Davila izan zen, lau txirlo jota.

Sariak Asola Berriko Alex Camposek eta Udaleko ordezkari Patxi Lejardik banatu zizkieten txapeldunei eta gainerako sarituei.