Eibarko BHIko ikasleen “Sormenaren Hazia” erakusketa ikusgai, Portalean

Maiatzaren 3ra arte egongo dira ikusgai ikasleen lanak.
Eibarko BHIko ikasleen “Sormenaren Hazia” erakusketa ikusgai, Portalean
2026/04/20 13:59
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Portalean ikusgai dago jada “Sormenaren Hazia” izeneko erakusketa, Eibar BHIko ikasleek egindako lanekin osatua. DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleek egindako lanen erakusketa apirilaren 17an inauguratu zen eta maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik. 

Ekimen hau duela hamazazpi urte hasi zen Portaleako erakusketa-aretoaren eta institutuko Batxilergo Artistikoaren arteko lankidetzaren ondorio da. Urte hauetan zehar, ikasleek euren lanak erakusketa kolektibo batean aurkezteko aukera izan dute.