Eibarko Bizikleta Plaza turkesa kolorez argiztatu dute Dislexiaren Nazioarteko Egunean

Urtero, urriaren 8an dislexia eta ikasteko beste zailtasun espezifiko batzuk ikusarazteko ekimenak egiten dira hainbat hiritan.
Eibarko Bizikleta Plaza turkesa kolorez argiztatu dute Dislexiaren Nazioarteko Egunean
2025/10/10 17:03
eta kitto!

Urriaren 8a Dislexiaren Nazioarteko Eguna dela-eta, aurten ere, aurreko edizioetan bezala, EAEko hainbat erakundek beraien eraikinak egun horren bereizgarria den turkesa kolorez argiztatu dituzte, kolektiboa ikusarazteko. Eibarko Udalak ekimenarekin bat egin du aurten ere, eta martitzenean Eibarko Bizikleta Plaza turkesa kolorez argiztatu zuten.
Dislebi Euskadiko Dislexia Elkartetik adierazi dutenez, “aukera paregabea da urtero dislexia duten pertsonen eskubideak eta beharrak ikusarazteko. Bertan, elkartekideok biltzeaz gain, dislexia eta ikasteko beste zailtasun espezifiko batzuen (Disortografia, Disgrafia eta Diskalkulia) elkarte guztien lanaren balioa azpimarratzeko aprobetxatzen dugu”. Aurten, gainera, elkartearen 20. urteurrena dela eta, hori ospatzeko egitarau berezia antolatu dute. Datozen egunotan egingo diren jarduerak ikusteko HEMEN sakatu.