Eibarko bizikletagintzari buruzko hitzaldia emango du gaur Joseba Aranzabal arkitektuak Untzagan

Untzaga gizarte zentroan, erakusketa aretoan izango da aurkezpena, 19:00etan hasita.
Eibarko bizikletagintzari buruzko hitzaldia emango du gaur Joseba Aranzabal arkitektuak Untzagan
2025/03/25 11:25
eta kitto!

Joseba Aranzabal arkitekto eibartarrak Eibar: la arquitectura de la bicicleta izenburuko hitzaldia emango du gaur, 19:00etan, Untzaga gizarte zentroan. Antolatzaileek azaldu digutenez, “gai horri buruz aritu zen doktore tesian, eta Eibarko bizikleta markak, fabrikak, jatorria, eta bizikletak egiten hasteko arrazoiak azalduko dizkigu. Eibarko herritarrak gonbidatzen ditugu Joseba Aranzabalekin Eibarko bizikletaren industriari buruzko aurkezpen honetaz gozatzera”. 
Untzaga gizarte etxeko arduradunen berbetan, “Eibarko ondarea eta historia zabaltzen eta berreskuratzen lagundu nahi dugu, gure hiriko balio horien alde lan egin duten eibartarrei protagonismoa emanez”. Ildo horretan, urtarrilean Javier Martin Lapeyrak zabaldu zuen ondarearen inguruko hitzaldi-zikloa, lur-azpiko Eibarri buruzko aurkezpenarekin.