Eibarko eraikinetako pintadak kenduko dituzte Udalaren ekimenez
Herriko 85 komunitatek, lokalek eta partikularrek eman dute izena ekimen honetan.
2025/10/08
13:34
eta kitto!
Eibarko Udalak datozen egunetan abiatuko du fatxadetan dauden pintadak kentzeko kanpaina, herriko irudia hobetzeko eta espazio publikoa zaintzeko helburuarekin. Udalak antolatutako doako programan izena emateko epea amaitu ondoren, guztira 85 komunitate, lokal eta partikular izan dira ekimenean parte hartu dutenak.
Zerbitzua guztiz doakoa izango da, eta bide publikora ematen duten fatxadetan bakarrik egingo da esku-hartzea. Udalak kontratatutako langile espezializatuek egingo dute lana, eta, pintadak kentzea teknikoki ezinezkoa den kasuetan, pinturaz estaliko dira.