Eibarko erakusketa areto guztiak argazkilari onenen lanekin bete dituzte

2024/05/06 20:32
eta kitto!

Barixakuan zabaldu zituzten Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldeak antolatzen duen Argazkilaritza Maiatzean-eko erakusketak, estatu mailako argazkilari onenen lanekin. Portaleko erakusketa aretoa, Topaleku, Untzaga Gizarte Etxea, Portalea taberna eta Klub Deportiboa, Eibarko erakusketa areto guztiak bete dituzte aurten ere Deporreko argazkilariek. Urteetan taldeko presidente kargua bete duen Bakarne Elejaldek eta Fernando Solana presidente berriak hilabete berezi hau nola bizi duten kontatu digute, eta Txema Artetxek Topalekun ikus daitekeen bere lehen erakusketari buruzko azalpenak eman dizkigu.