Eibarko Euskal Jaiaren dokumentala eta liburua aurkeztuko dira gaur Coliseoan

Eibarko Euskal Jaiaren dokumentala eta liburua aurkeztuko dira gaur Coliseoan
2015/05/27 00:00
eta kitto!

Gaur, eguaztena, arratsaldeko 19.00etan hasiko den ekitaldian aurkeztuko dira Klub Deportiboko Kultura Batzordeak, Eibarko Euskal Jaiak 50 urte egiten dituela-eta, egin dituen dokumentala eta liburua. Dokumentalak 44 minutuko iraupena du eta liburuak 200dik gora orrialde. Biak batera 10 eurotan ipiniko dira salgai. Gaurko ekitaldian, bi produktuen aurkezpenarekin batera, dokumentala botako da eta barixakutik domekara hartuko duen Euskal Jaiaren 50. edizioaren egitarauaren berri emango da.