Eibarko Gazta Azoka egingo da domeka goizean Untzagan, eskualdeko gaztagileekin
2021/10/21
18:35
eta kitto!
Debabarreneko Gazta Azoka ospatuko da domekan Untzagan, 10:00etatik 14:00etara. Azoka Eibarko Udalak eta Debemen Debababarreneko Landa Garapen Elkarteak antolatu dute, “Debabarreneko artzantza eta gure artzainek burutzen duten lana ezagutzera emateko asmoz”. Eskualdeko gaztagileek hartuko dute parte: Eibarko Sosola baserria (ardi gazta ekologikoa), Mutrikuko Goienetxe baserria (ardi gazta), Soraluzeko Egotza baserria (ahuntz gazta) eta Mallabiko Mallegoi baserria (Axeleku behi gazta). Antolatzaileen berbetan, “eskualdeko baserritar ga tagileak ezagutzeko aukera ezin hobea izango da. Gazta erosteko aukera egongo da eta, horrekin batera, artzantzari buruz sortzen zaizkigun zalantzak zuzenean argitu ahal izango ditugu”.