Eibarko gomazko pala txapelketako 3. edizioa finaletarako bidean dago honezkero
Zapatuan lau partidu jokatuko dituzte eta domekan bakarra
2024/05/10
12:49
eta kitto!
Euskal Jaiaren egitarauaren barruan, eta Eibarko Klub Deportiboko pilota batzordearen eskutik, jokatzen ari den 3. Eibarko Gomazko Pala Txapelketa final-laurdenetara iritsi da kategoria irekian eta finalaurrekoetara Eibarkoen mailan jokatzen dutenentzat. Horrela, zapatu eta domeka goizean, kasu bietan 09:00etan hasita, Astelenak modalitate horietako partiduak hartuko ditu oraingoan.
Zapatuko partiduak lau izango dira: Txirlo-Barru vs Adonis-Etxabe, Soria-Lombraña vs Olano-Agirrebeña, Osa-Guinea vs Conde-Arrieta eta Sarobe-Beton vs Gaztelu-Lahidalga. Domekan, bestalde, partidu bakarra izango da: bertan Bikuña-Belamendia eta Irizar-Egiburu bikoteek neurtuko dituzte indarrak.