Eibarko haurreskoletan plaza gehiago eskatzeko protesta egin dute udaletxe aurrean

Familiek Eibarko Udalak hitzartu dituen bi haurreskola berriak irailerako martxan behar dituztela eskatu dute
Eibarko haurreskoletan plaza gehiago eskatzeko protesta egin dute udaletxe aurrean
2025/05/08 19:23
eta kitto!

Herriko hainbat familia elkartu dira gaur arratsaldean udaletxe aurrean Eibarko haurreskoletan plaza gehiago eskatzeko. Izan ere, 0-2 urte bitarteko haurren gurasoak oso arduratuta daude "irailetik aurrera ume erdia baino gehiago Eibarko haurreskoletan plaza gabe geldituko delako", diotenez.

Eibarko Udalak haurreskolarako bi lokal berri gaituko dituela iragarri zuen orain dela aste batzuk, umeentzako 41 plaza gehiagorekin. Lokalak Jazinto Olaben eta Blas Etxeberrian egongo dira, Cascoko eraikinaren beheko lokaletako batean, eta lokal bietako obrak 2025eko irailean hasiko dira, abenduaren amaierarako amaituta egotea espero dutelarik, Udalaren kalkuloen arabera.

Epe horiek kontuan izanda, irailetik aurrera 0-2 urte bitarteko haurren familia ugari plaza gabe geldituko dira, eta horren aurrean euren kezka eta haserrea erakutsi dute familiek.