Eibarko haurreskoletan plaza gehiago eskatzeko protesta zaratatsua egingo dute eguenean udaletxe aurrean
0-2 urte bitarteko haurren gurasoak oso arduratuta daude "irailetik aurrera ume erdia baino gehiago Eibarko haurreskoletan plaza gabe geldituko delako". Eibarko Udalak haurreskolarako bi lokal berri gaituko dituela iragarri zuen orain dela aste batzuk, umeentzako 41 plaza gehiagorekin. Lokala horiek Jazinto Olaben eta Blas Etxeberrian egongo dira, Cascoko eraikinaren beheko lokaletako batean. Lokal bietako obrak 2025eko irailean hasiko dira, eta abenduaren amaierarako amaituta egotea espero da, Udalaren kalkuloen arabera.
Epe horiek kontuan izanda, irailetik aurrera 0-2 urte bitarteko haurren familia ugari plaza gabe geldituko dira, eta horren aurrean euren kezka eta haserrea erakusteko mobilizazioak egingo dituzte. Familien berbetan, "guraso talde handi bat elkartu gara eta mobilizazioak antolatzeari ekin diogu. Idatziak bidaliko ditugu Udalera eta Eusko Jaurlaritzara, eta eguen honetan, maiatzak 8, protesta zaratatsua egingo dugu Untzagan, udaletxe aurrean, gure kezkak plazaratzeko". Mobilizazioa 18:00etan izango da. Herritar guztiak gonbidau dituzte; "protesta zaratatsua izango denez, ekarri zarata egiteko tresnak", diote.