Eibarko Herri Unibertsitatea egingo da datorren astean
2021/03/17
17:08
eta kitto!
Azken urteotan egin den bezala, Herri Unibertsitateak hainbat ekimen antolatu ditu aurten ere eta martxoaren 23tik 25era arte egitarau zabala prestatu du Unibertsitatean (San Andres aretoan) eta gaztetxian.
Hilaren 23an, martitzena, ‘Memoria historikoa: martxoak 3, Gasteizko sarraskia’ izeneko solasaldia egingo da 15:30ean. Hurrengo egunean, 24an, beste bi solasaldi egingo dira: ‘UIB, Indarrak batuz gaitasuna biderkatuz’ 12:30ean eta ‘Giza historia energiaren ikuspuntutik’ Aimar Uribesalgoren eskutik 15:30ean. Solasaldi guzti hauek Unibertsitatean egingo dira.
Hilaren 25ean, eguena, gaztetxeak ‘Kultura, musika eta politika’ mahai-ingurua jasoko du 15:30ean Mattin Korta, Aitor Bizkarra, Kattalin Barcena eta Kiliki Frexkoren eskutik. Eta 17:45ean, egitarauarekin amaitzeko, ekitaldi berezia egingo da eta Bertsiopunk (punk-rock) eta Z-ERUAk (binilo saioa) kontzertua eskainiko dute.
Hitzaldien sarrera aforoa bete arte egingo da eta kontzertuen sarrerak hitzaldietan jarriko dute salgai 3 eurotan. Saio guztietan segurtasun distantziak gordeko dira eta maskara erabili beharko da.
Mobilizazioa 25ean
IKAS sareak mobilizazioak deitu ditu martxoaren 25erako eta hainbat ekintza egingo dituzte Euskal Herriko hainbat herritan. Eibarren 10:00etan bilduko dira Eibar BHI-ko patioan. “Hezkuntzaren egoera tamalgarriaren aurrean, ikasle langileon eskubideen defentsan borrokatzea beste aukerarik ez dugu”, diotenez.

Horregaitxik, ikasleon eskubideen defentsan antolatzea eta mobilizatzea ezinbestekoa dogu. Batu deialdira:
? Martxoak 25
? 10:00etan
?Eibar BHI patioan
Ikasle langileok batasunaz autoritarismoari kaña! pic.twitter.com/tTo26KaXq7
— Debabarrenako Ikasle Abertzaleak (@Debabarrenakoia) March 16, 2021