Eibarko I. Txistu Eguna ospatuko da bihar
2019/06/28
08:21
eta kitto!
Usartza Txistulari Taldeak Eibarko I. Txistu Eguna egingo du bihar, zapatua, 17.30etik aurrera. Deba, Zornotza, Ondarru eta Elgoibartik etorriko dira txistulariak eta, Eibarkoekin batuta, 35-40 txistulariko taldea osatuko dute herriko txoko guztietara txistu doinuak eramateko. “Untzagan bildu eta talde txikietan banatuko gara auzo bakoitzean ibilbidea egiteko”, azaldu digu Enrique Montero Usartza Txistulari Taldeko kideak. “Gero, 19:30ean, Untzagara itzuliko gara berriz eta metalezko instrumentuen laguntzarekin (hiru tronpeta) kalejira egingo dugu guztiok batera erdialdeko kaleetan 21:30ak arte”.
Sanpedroetako egitarauaren barruan kokatzen da Txistu Eguna eta herrian sortuko den jai giroa aprobetxatu eta piztu nahi dute Usartzakoek. “Joko ditugun pieza gehienak ezagunak dira (Sarri sarri, adibidez)”, dio Elena Perez txistulari taldeko zuzendariak. “Kaleak gehiago girotu nahi ditugu eta, gero, afaria egingo dugu”. Gainera, erdialdeko kaleetan jotzen duten bitartean taberna batzuetan geldialdiak egingo dituzte zerbait hartzeko.
Usartza Txistulari taldekoek beste herri batzuetan egindako txistu egunetan parte hartu izan dute, “Zornotzan batez ere”, baina bazuten gogoa Eibarren horrelako zerbait egiteko. “Eibarren kalejirak egin izan ditugu. Domeka batean, adibidez, auzo batera joaten gara jotzera eta beste domeka baten beste batera, baina gure ideia zen egun berean ahalik eta auzo gehienetan txistua jotzea”, Monteroren berbetan.
Herriko kaleetan jotzeaz gain, Usartza Txistulari Taldeak lehiaketa bat antolatu du eta irabazleak bi pertsonarentzako afaria irabaziko du Kontent tabernan (informazio gehiago: usartzatxistutaldea@gmail.com):

- ¿ZER EGIN BEHAR DA ETA NOIZ?
- Usartza Txistulari Taldeko Facebook orrian argazkiak igo.
- Ekainak 29tik uztailak 5 arte.
- ARGAZKIAREN GAIA ETA ARAUAK
- Argazkiaren gaia: “Eibarko Igo Txistu Eguna”.
- Argazki bakoitzak gaiarekin lotura izan beharko du (Txistulariak, instrumentoak, etab.).
- Profil bakoitzak gehienez 10 argazki eseki ahal izango ditu (argazki bakoitzari zenbaki bat jarriko diogu).
- ZOZKETA
- Usartza Txistulari Taldeko Facebook profilean, ezarritako arauen arabera, igo diren argazki guztiak zozketan sartuko dira.
- Zozketa, uztailak 7an eguerdiko 12:30tan, Usartza Txistulari bandak eskeiniko duen kontzertuan egingo da.
- Zozketa grabatu egingo da gero Usartzako Facebook profilean ikus ahal izateko.
- Saria bi pertsonandako menua KONTENT Gastro tabernan (50€).
- Sariduna bertan ez balego, Facebook profilaren bitartez kontaktatuko genuke.