Eibarko Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia ospatu dute

Eibarko Ingeniaritza Eskolako graduazio ekitaldia ospatu dute
2025/10/13 14:08
eta kitto!

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalean 2024-2025 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia egin zen joan den astean Eibarko Hezkuntza Esparruko Areto Nagusian.

Ekitaldian, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako XI. Promozioaren 60 ikaslek jaso zituzten diplomak, euren ikasketen amaiera ospatuz.

Ekitaldiaren buru izan ziren Juana Goizueta, EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Jon Iraola, Eibarko alkatea; Iker Laskurain, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria; Alain Ulazia, Eibarko ataleko koordinatzailea; eta Luis Uriarte, Teknikerreko zuzendari nagusia.

Graduazioak amaiera berezia izan zuen: dantza erakustaldi batek ekitaldiari azken ukitua eman zion, ospakizunari giro berezia erantsiz.