Eibarko iragan industrialean emakumeek izandako papera argazki bitartez aztertuko dute bihar

Eibarko iragan industrialean emakumeek izandako papera argazki bitartez aztertuko dute bihar
2015/09/15 00:00
eta kitto!

"Emakumeen aztarnak Eibarko industrializazio-prozesuan" egitasmoaren barne, Eibarko bizitzan emakumeek izandako presentzia argazkien bitartez aztertuko dute bihar Untzagako Jubilatu etxean. Gorka Castrillok aukeratutako argazkiekin eta taldekideek eramaten dituztenekin lan-lekuek eta hiriak izan duten aldaketaz gogoeta egingo dute.


Hori dela eta, antolatzaileek etxean dituzten argazkiak saiora eramateko gonbitea egin diete bertara joateko asmoa dutenei: "seguruenez zure argazki-bilduman egongo dira etxeak, kaleak, espazio publikoak, tailerrak, lan-lekuak, biltzeko eta atseden hartzeko tokiak, gertakari familiarrak, politikoak, lanekoak, sindikalak, kulturalak… biltzen dituzten irudiak. Den-denek balio dute elkarrizketa bat hasteko!".

Saioa Untzagako Jubilatuen etxean izango da, bihar (asteazkena) 11:30ean eta Gorka Castrillo Eibarko historia eta argazkien ikertzaileak dinamizatuko du. "Emakumeen aztarnak Eibarko industrializazio-prozesuan" proiektuak Eibarko udalaren eta Andretxearen laguntza du.