Eibarko Karta Sozialak zapatuan Herrien Alternatibarekin bat egiteko dei egin du
Eibarko Karta Sozialak deituta, gaur (astelehena, hilak 19) arratsaldean agerraldia egin da Untzagan, jendea datorren zapatuan (urriak 24ean) Bilbon egingo den Alternatiben Herria izenekoan parte hartzera animatzeko asmoz: "Sistema kapitalistak alternatibarik ez duela behin eta berriro errepikatzen badigute ere, egunero munduko toki askotan pertsona erdigunean duten proiektu eta alternatiba ezberdinak aurrera eramaten ari dira, baita Euskal Herrian ere, eta zapatuan Bilbon parada izango dugu dagoeneko martxan diren alternatiba praktiko ezberdinak ezagutzeko, euren gaineko gogoeta egiteko, informazioa partekatzeko, eztabaidatzeko… Izan ere, egitaraua hitzaldi, mahainguru, tailer, jolas eta beste hamaika jarduerarekin osatu da. Horregatik Eibarko Karta sozialetik zapatuan Bilbora joateko dei egiten dugu, mobilizazio eraikitzale honetan denontzat tokia dago eta!".