Eibarko Klub Deportiboaren logoa argiekin irudikatuta agurtu dituzte mendeurrenaren ospakizunak

Atzo 400 eibartar inguru bildu ziren Untzagan, linternekin Klub Deportiboaren irudia osatzeko.
2025/01/31 23:34
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboaren 100. urteurrena ixteko ekitaldi biribila egin zen atzo arratsaldean: 400 bat eibartarren laguntzarekin, Eibarko Klub Deportiboaren logotipoa argiekin irudikatu zuten Untzaga plazan, Urkon mendizale talde batek 100 zenbakia argiztatzen zuen bitartean. Ondoren, Klub Deportiboaren parean jarraitu zuen jaiak.