Eibarko Klub Deportiboko Xake Eskolak matrikulazioa ireki du
8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat izango da hastapen mailako eskola, eta urriaren 2an hasiko da
2026/09/17
13:07
Ekhi Belar Errasti
Eibarko Klub Deportiboko Xake Batzordeak 2026-2027 ikasturterako Xake Eskolaren matrikulazio epea ireki du. Aurtengo eskaintza 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat izango da, hastapen mailan.
Eskolak ostiraletan egingo dira, 19:30etik 20:30era, Klub Deportiboaren egoitzan, Toribio Etxebarria kaleko 16. zenbakian, lehen solairuan. Ikastaroa urriaren 2an hasiko da, eta prezioa hilean 25 eurokoa izango da.
Informazio gehiago jaso edo izena emateko, interesdunek xakea@deporeibar.com helbidera idatzi dezakete.