Eibarko koadrila bat, Aimar Goenaga eibartarraren nobelako protagonista

Eibarko koadrila bat, Aimar Goenaga eibartarraren nobelako protagonista
2013/03/15 00:00
eta kitto!

Aimar Goenaga Agirrezabal eibartarrak Beti gorriak. Patxaran, Osauna ta San Fermin izenburuko liburua idatzi eta argitara eman du. Nobelan sanferminetan Iruñeara parrandan doan Eibarko koadrila bati gertatutako gorabeherak kontatzen ditu eta internet bidez eros daiteke, ohiko formatuan (paperean) zein bertsio elektronikoan.