Eibarko Koro Gazteak bideoklipa argitaratu du

Eibarko Koro Gazteak bideoklipa argitaratu du
2023/12/14 eta kitto!
‘Neguko ahotsak’ diskoa bihar kaleratuko duten arren, Eibarko Koro Gazteak atzo iluntzean argitaratu zuen ‘Hator, hator’ eta ‘Bizar zuri’ abestien bideoklipa. Taldekideen ideietatik abiatuta eta Marsiren eszenografiak lagunduta, AZ Visualekin elkarlanean landu dute ikus-entzunezkoa.

Koro Gaztearen diskoa bihartik aurrera egongo da eskuragai eta Karmelitetan emango duten kontzertuan erosi ahal izango da. Gainera, bihar bertan jarriko dituzte salgai diskoa aurkezteko hilaren 22an, Coliseon, eskainiko duten ikuskizun berezirako sarrerak.

 

Argazkia: Maitane Campos