Eibarko Korrika Batzordeak bilera irekia egingo du gaur arratsaldean

Seietan hasiko da bilera, Eibarko AEK euskaltegian.
Eibarko Korrika Batzordeak bilera irekia egingo du gaur arratsaldean
2026/01/16 12:03
Silbia Hernandez Arrazola

Martxoaren 28an, zapatu iluntzean igaroko da 24. Korrika Eibartik, eta hori antolatzen hasteko bilera irekia antolatu du gure herriko 24. Korrika Batzordeak, gaur (barixakua, hilak 16) 18:00etan AEK euskaltegian. Bileran, besteak beste, Korrikaren ibilbidea aurkeztuko da, eta aldi berean eskualdean Korrika Batzordea antolatzeko lanari hasiera emango zaio. Horrekin batera, lekukoaren harrerari buruzko informazioa partekatuko da, egitarau kulturala osatzeko lehen urratsak emango dira, eta Korrika eguna bera antolatzeko ildoak zehaztuko dira. Antolatzaileek herritarrak parte hartzera animatu dituzte, eta hurrengo batzorde bilerak Mutrikun eta Soraluzen izango direla ere aurreratu dute.