Eibarko KZguneak prest dauka martxorako ikastaroen eskaintza

Eibarko KZguneak prest dauka martxorako ikastaroen eskaintza
2024/02/06 10:43
eta kitto!
Prest dago Eibarko KZguneko martxorako planifikazioen eskaintza, eta hauek dira datorren hilean emango dituzten ikastaroak:

Ofimatika tresnak - LibreOffice [20 ordu]

Gaitasun digitalak PC eta Interneteko oinarrizko erabilerarako [10 ordu]

Atera argazkiak une bakoitzerako zure Smartphonearekin [4 ordu]

Argazkiei ukituak eman zure Smartphonearekin [4 ordu]

Gozatu zure denboraz gaitasun digitalen bidez [10 ordu]

Editatu bideoak zure Smartphonearekin [4 ordu]

Facebook zure Smartphonean [6 ordu]

Garraio publikoa zure Smartphonean [4 ordu]

X (Twitter) zure Smartphonean [4 ordu]

Musika aplikazioak zure Smartphonean [2 ordu]

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek, KZgunera joan daitezke (aldez aurretik hitzordua eskatuta, 943 023 637 telefonora deituta edo KZguneko web orrian); zuzenean telefonoz deitu (izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da); edo web orrian (www.kzgunea.eus) izena emateko aukera ere badago (erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da).

Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsultatu daiteke HEMEN.