Eibarko liburutegia Euskal Liburutegi Digitalean
2011/11/03
00:00
eta kitto!
Juan San Martin Liburutegiaren Eibarko Fondoaren digitalizaziorako proiektuaren aurkezpena egin dute gaur goizean udaletxean emandako prentsaurrekoan. Orotara liburutegiko herriko fondoari zein patrimonio bibliografikoari dagozkion 87 monografia, 20.146 orrialde euskarri digitalera pasatu dituzte jatorrizko dokumentuetatik abiatuta José Valderrey eta Soraia Molina digitalizio enpresako kideek. Prozesu osoa liburutegian bertan garatu dute eta digitalizatutako guztia Euskal Liburutegi Digitalean jarri dute, http://www.liburuklik.euskadi.net helbidean. Euskadi mailan, Eibarkoa izan da bere fondoa bertan ipintzen lehenengo udal liburutegia. Proiektuak 3.500 eurotako kostua izan du eta Eusko Jaurlaritzak diruz-lagunduta ordaindu dute.