San Silbestre lasterketan parte hartzera dei egin du Eibarko Mendiak Bizirik plataformak

Lasterketan Basalgoko parke eolikoaren proiektuaren aurkako salaketa egitea da helburua.
San Silbestre lasterketan parte hartzera dei egin du Eibarko Mendiak Bizirik plataformak
2025/12/30 12:38
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Mendiak Bizirik plataformak jakinarazi du abenduaren 31n egingo den San Silbestre lasterketan parte hartuko duela. Ekimenaren helburua Basalgon aurreikusitako makroproiektu eolikoaren aurkako jarrera agerian uztea da. Plataformak jakinarazi du lasterketa hasi aurretik 12:45ean Piopio inguruan elkartuko direla. San Silbeste lasterketa 13:00etan hasiko da, ...eta kitto!-k Coliseo antzokian antolatzen duen Eibarko Kirol Sarien ekitaldiaren ondoren. Herritarrei lasterketan parte hartzera edo ekimena babestera animatu die plataformak.