Eibarko Musika Bandak Gabonetako Kontzertua emango du domekan

Coliseo antzokian izango da, 12:30ean, eta sarrera gutxi geratzen dira salgai
Eibarko Musika Bandak Gabonetako Kontzertua emango du domekan
2025/12/10 10:19
Ekhi Belar Errasti

Gabonetako doinuak eskainiko ditu Eibarko Musika Bandak domeka honetan, abenduak 14, 12:30ean, Coliseo antzokian. Gabonetako Kontzertuan sasoi horretako piezak nagusitu arren, estilo ezberdinetako abestiak eskainiko ditu bandak: euskal kantak, Vienako Urte Berriko kontzertuko piezak, nazioarteko kantuak, eta abar.

Sarrera doakoa izango da, eta Coliseoko leihatilan edota Kutxabank bitartez erosi daitezke, baina Andoni Vazquez zuzendariak esan digunez, “sarrera gutxi geratzen dira”. Beraz, bere hitzetan, “ondo hasi zen bezala, ikasturtea ondo amaituko dugu”.