Eibarko Musika Bandak kantu paperak banatuko ditu Santa Zezilia serenatarako

Eibarko Musika Bandak kantu paperak banatuko ditu Santa Zezilia serenatarako
2023/11/10 11:02
eta kitto!
Hilaren 25etik 26rako gauean Santa Zezilia serenata egingo du Eibarko Musika Bandak. Kalejira 00:00etan hasiko da, Untzagatik, eta herrian zehar ibiliko dira gaua girotzen.

Aurten, ekimenari bultzada eman eta jende gehiago erakartzeko asmoz, serenatan abestuko diren lanak jasotzen dituzten kantu paperak debalde banatuko ditu bandak, herri guztiak parte har dezan.

Kantu paperak toki hauetan egongo dira eskuragarri: Portalean, Coliseo antzokian, eta Ongi Etorri, Trinkete eta Etxegiña tabernetan.

Microsoft Word - SERENATA KARTELA.docx