Eibarko Musika Bandak Santa Zezilia ospatuko du zapatuan
Asteburua bete-beteta dator Eibarko Musika Bandarentzat. Santa Zezilia musikarien patroiaren eguna ospatzen da azaroaren 22an, eta hain zuzen ere egun horretan egingo dituzte ospakizunak.
Ohikoa denez, igandea hasi eta berehala Santa Zezilia serenata eskainiko dute herriko kaleetan zehar. Untzagan hasiko dute kalejira eta kalez kale ibiliko dira kantuan herritarrekin batera. Horretarako, kantu-paperak banatu dituzte Trinkete, Portalea, Coliseo eta Ongi Etorri tabernan; eta bestela, kantuak mugikorrean ere eskuratu ahal izango dira esteka honen bitartez.
Cecilia de Montserrat bakarlari gisa
Gauekoa atzean lagata, eta aurreko urteetakoari jarraituz, igande eguerdia, 12:30ean, kontzertu berezia eskainiko dute Coliseo antzokian. Bertan, Cecilia de Montserrat Campa Ansó biolontxelo-jotzailea izango da bakarlari, Tramonto obran.
Musikari kataluniarra Madrilgo Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioko biolontxelo-katedraduna eta hari-instrumentuen saileko burua da. Biolontxeloaren pedagogiari eta historiari buruzko 22 liburu baino gehiago idatzi ditu, eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Madrilgo Orkestra Sinfonikoarekin jo du, besteak beste. Gainera, Europan, Estatu Batuetan, Japonian eta Korean aritu da.
Hau izango da igande eguerdiko kontzertuaren egitaraua:
- Danza Eslava Nº1 – A. Dvorak
- Danza Eslava Nº8 – A. Dvorak
- La Leyenda del Beso – Soutullo
- Tramonto – L. Serrano
- Huapango – J. P. Moncayo
Antoni Vazquez EIbarko Musika Bandako zuzendariak esan digunez, igandeko kontzerturako sarrera gutxi gelditzen dira. Beraz, joan nahi izanez gero, azkar ibili beharko zarete.
