Eibarko Musika Eskolan zabalik dago 2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea

Lau urtetik aurrera matrikula daiteke Eibarko Musika Eskolan
Eibarko Musika Eskolan zabalik dago 2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea
2024/05/22 12:09
eta kitto!

Gaur zabaldu dute hurrengo ikasturterako matrikulazio epea Eibarko Musika Eskolan. Informazioa eskuratzeko musikaeskola@musikaeskola.eibar.eus helbidera idatzi daiteke, edota 943 70 27 25 telefono zenbakira deitu,

Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren xedea eibartarrei musika-hezkuntza proiektu bat eskaintzea da, erakargarria pedagogia aldetik, eraginkorra musika aldetik eta ekonomikoki bideragarria. Joera musikal guztiek dute lekua bertan, eta adina ez da ikasteko eragozpen.

Musika eskolatik adierazi dutenez, "lau urtetik aurrera matrikula zaitezke gure Musika Eskolan. Musika-hezkuntzak pertsona bezala hazten laguntzen gaitu, eta, arte-heziketa den aldetik, sentiberatasuna eta sormena garatzen laguntzen du. Horretarako profesional taldea daukagu buru belarri lanean, Eibarko gizarteari eta gure ikasleei egunean-egunean zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz".