Eibarko pentsiodunek azken hiru urteotako aldarrikapenak egin dituzte gaur ere
2021/02/22
21:41
eta kitto!
Pentsio duin eta publikoak eskatzeko kontzentrazioa egin dute gaur eguerdian Untzagan, udaletxeko arkupeetan. Asteroko martxan, Eibarko Pentsiodunen Taldeak deitutako mobilizazioan parte hartu dutenek azken hiru urte hauetan astelehenero egin dituzten aldarrikapenak egin dituzte gaur ere: 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, pentsioak KPIaren arabera igotzea eta 1.200 euroko langileen gutxieneko soldata (LGS).