Eibarko pentsiodunek ikasturte berriko lehen kontzentrazioa egin dute gaur
Udako etenaldiaren ondoren, Eibarko pentsiodunak gaur (irailak 14, astelehena) itzuli dira Untzaga plazara, ikasturte berriko lehen elkarretaratzea egiteko. Eguerdian egin duten kontzentrazioan 127 lagunek hartu dute parte, antolatzaileek esan dutenez.
2026/09/14
18:11
Silbia Hernandez Arrazola
Eibarren bezala, beste herrietan ere mobilizatzen hasi dira, pentsio duin eta publikoen alde borrokatzen jarraitzeko. Horrela, aurrerantzean astelehenero elkarretaratuko dira, 12:00etan Untzagan, udaletxearen parean.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren koordinakundeak bilera egin zuen irailaren 1ean, aurrera begira bultzatu beharreko ekimenak prestatzen hasteko. Adierazi dutenez, "bertan baloratu ziren datozen hilabeteetarako agertoki politiko eta ekonomikoa, besteak beste”.
