Eibarko raketistak eta pelotariak Gernikako Euskal Herria Museoaren erakusketan

Eibarko raketistak eta pelotariak Gernikako Euskal Herria Museoaren erakusketan
2013/10/18 00:00
eta kitto!

Gernikako Euskal Herria Museoak urriaren 22an zabalduko duen Emakumea eta euskal pelota erakusketan, besteak beste, Eibarko raketistek tartea izango dute. Erakusketa bost ataletan banatuta egongo da (Sakea, Tanto kopurua; Kantxa; Kontrakantxa eta Hemen eta Orain) eta bigarrenean ekarriko dituzte gogora Eugenia Iriondo Eibarresa eta frontoietan ibilitako beste batzuk. Ego Ibarrak bere webgunean horietako batzuen berri eman du. 2014ko apirilaren 20ra arte zabalik egongo den erakusketari laguntzen, bestalde, emakumezkoen pelota partidak, hitzaldiak, tailerrak eta filme proiekzioak ere izango dira.