Eibarko txakurkroslariek ezin hobeto hasi dute denboraldia

Eibarko txakurkroslariek ezin hobeto hasi dute denboraldia
2023/10/19 12:18
eta kitto!
Castrillo del Val-en egindako txakurkrosean izan ziren gure herriko lau ordezkariek bikain jardun zuten denboraldiari hasiera eman zion proban. Unai Fernandezek, Dunkan lagun izan zuen txakurrarekin, bigarren postua eskuratu zuten absoluto mailan eta, hori gutxi balitz, irabazle izan zen senior mailan 10 kilometroko ibilbidekoan. Sonia Dominguezek, bere aldetik, hirugarren postua lortu zuen emakumezkoen senior mailan. Andoni Mayo ere ez zen atzean geratu eta, horrela, Dexter txakurra lagun zuela, bigarrena izan zen bikejoring-eko proban. Azken urteotan Eibarko ordezkari izan den hirukoteari orain Nagore Angiozar gehitu zitzaien, Suly txakurrarekin, eurentzat estreinaldia izan zen txakurkros popularrean.

Hurrengo lasterketa Arrankudiagan izango da, hilabete honetako azken zapatuan. 28ko lasterketa horretan emango zaio hasiera  Euskal Herriko Txakurkros ligari.