Eibarko Udalak eta Juan San Martin liburutegiak 600 liburu baino gehiago emango dizkiote Eibar Palestinarekin taldeari Gabonetako Merkatuan saltzeko
Eibarko Udalak eta Juan San Martin Udal Liburutegiak elkarlanean ekimen solidario bat abiatu dute: liburutegiak bere funtsaren berrikuspena egin eta bikoiztuta edo egungo beharretatik kanpo zeuden, baina egoera onean jarraitzen duten ehunka ale Eibar Palestinarekin taldeari lagako dizkio. Guztira, 600 liburu baino gehiago izango dira, datozen Gabonetako Merkatuan salgai jarriko direnak.
Eibar Palestinarekin elkarteak postu bat izango du Udalak antolatutako merkatuan, eta bertan liburuak prezio eskuragarrian salduko ditu. Lortutako diru guztia Palestinarekiko lankidetza eta elkartasuna sustatzen dituzten proiektuetara bideratuko da. Liburu guztiek identifikazio-zigilu berezi bat izango dute aleak liburutegitik datozela adierazteko.
Era berean, jakinarazi dute liburu kopuru bat beste xede batzuetara ere bideratuko dela. Ale batzuk Espainiako Liburutegi Nazionalera eta Euskadiko Lege Gordailura bidali dira, eta beste batzuk inguruko liburutegiera bideratuko dira.