Eibarko Udalak eguaztenean gogoratuko ditu terrorismoaren biktimak
2021/11/08
17:51
eta kitto!
Eguaztenean gogoratuko dituzte terrorismoaren biktimak, Eibarko Udalak Memoriaren Egunaren harira antolatu duen egitarauarekin. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, minutu bateko isilunearekin Untzaga Plazan eta, jarraian, Udalbatzako ordezkariak eta nahi duten herritarrak udaletxera sartuko dira, patioan egingo den ekitaldian parte hartzeko: terrorismoaren Eibarko biktimak gogoratzeko patioan dagoen plakaren azpian lora sorta lagako du alkateak.