Eibarko Udalak eta Eibar Kirol Elkarteak Imanol Elorzaren lanak jaso zituzten atzoko ekitaldi hunkigarrian
Atzo arratsaldean Untzagako jubilatu-etxean izandako ekitaldian, Imanol Elorza artista eibartarrak koadro bana eman zien Miguel de los Toyos alkateari eta Mikel Larrañaga Eibar KE-ko aholkulariari. Alkateak, herritar guztien izenean, "Bartzelonako Elkano eraikina" jaso zuen, eta Mikel Larrañagak, berriz, "Bartzelonako Canaletaseko iturria". Ondoren, Lluis Codina Eibar KE-ko harrobiko arduradunak hitzaldia eskaini zien han bildutako guztiei.
Nagusien hamabostaldiaren barruan antolatutako erakusketa honetan, Bartzelonako hainbat lekutako oleo-erliebeak erakutsi ditu Imanol Elorzak, futbol-jolakari bezala dituen hainbat argazki zaharrekin batera; izan ere, Eibar, Urko eta Arrate futbol-taldeetako atezaina izan zen 50. hamarkadan. Gainera, Eibar Futbol Taldeak Bartzelonarekin batera egindako ibilaldi fotografikoa ikusi ahal izan da Untzagako erakusketa aretoan.