Eibarko Udalak osasun ekonomiko ona berretsi du 2025eko aurrekontuaren likidazioan
Eibarko Udalak gaur, apirilak 27, egingo duen osoko bilkuran 2025eko aurrekontuaren likidazioari buruzko Kontu-hartzailetzaren txostena aurkeztuko du. Udalak jakinarazi duenez, txostenak udalaren egoera ekonomiko sendoa berresten du.
Udalak prentsa ohar bidez adierazi du diruzaintzako gerakin “positiboa” duela, “betetze maila handia” erakutsi duela urtean zehar hartutako konpromisoetan, eta ez duela zor bizirik. Horrek guztiak kudeaketa “arduratsua” eta “egonkorra” islatzen duela azpimarratu dute.
Udalaren arabera, egoera ekonomiko honek etorkizunari bermeekin aurre egiteko aukera ematen du, bai zerbitzu publikoak mantentzeko bai etorkizuneko inbertsioei heltzeko.
Osoko bilkurako gai zerrenda
Gaur, apirilaren 27an 19:00etan egingo da Udalaren ohiko osoko bilkura. Oraingoan, 7 puntu jorratuko direla jakinarazi du udalak. Saioa zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTubeko kanalean.
Ondorengoa izango da gai zerrenda:
1. 2026ko martxoaren 30eko bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.
2. 2025. ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
3. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
4. “GIPUZKOAKO ZAINTZA, POLITIKA ETA ZERBITZU SOZIALAK EBALUATZEKO AGENTZIA” Patzuergoa osatzeko eta Lan Batzordeko kideak izendatzeko akordioa.
5. Eibarko Udaleko Berdintasunaren VI. Plana (2026-2029) onartzea.
6. Elkarrekin Podemos – IU Ezker Anitza – Eibarko Aliantza Berdea udal-taldeak aurkeztutako mozioa: Eibarko Udala Prostituziorik eta Salerosketarik Gabeko Udalerrien Sareari atxikitzea.
7. Galderak eta eskeak.