Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoa antolatu du Lehen Hezkuntzako ikasleentzat
Tailerra abenduko hiru zapatutan egingo da, arratsaldez. Interesatuek aurrematrikula egin beharko dute azaoaren 25a baino lehen
2024/11/13
19:14
eta kitto!
Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Larunbat arratsaldeetan izango da Jazinto Olabeko ludotekan. Aurre-matrikula egiteko epea 2024ko azaroaren 15etik 25era bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta egongo dira.
Adimen artifiziala eta dronak
- LH 3 eta 4. abenduak 7, 14 eta 21. Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.
- LH 5 eta 6. abenduak 7, 14 eta 21. Ordutegiak: 18:00-20:00
Ikastaroaren prezioa:
- Eibarren erroldatutakoak 12€.
- Eibarren erroldatuta ez daudenak 24€
Ikasle kopurua: txanda bakoitzean, gutxienez 8 haur, gehienez 24 haur.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da azaroaren 15etik 25era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/es/robotika2024-02