Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egin nahi dituzten eibartarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu du
Dirulaguntza hau 2023ko irailaren 1etik 2024ko uztailaren 31ra arte UEUn ikastaroak egin dituzten eibartarrei zuzendua dago.
2024/07/17
12:01
eta kitto!
UEUko ikastaroak egin nahi dituzten eibartarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu du Eibarko Udalak. Eskaera egiteko epea zabalik egongo da irailaren 30 arte.
Dirulaguntza hau 2023ko irailaren 1etik 2024ko uztailaren 31 arte UEUn ikastaroak egin dituzten eibartarrei zuzendua dago.
Eskatzaileek eskaera on-line egin beharko dute HEMEN
Dirulaguntza deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten herritarrek ikastaroaren matrikula kostoaren %50a jasoko dute. Ikusi HEMEN baldintzak eta eskaera nola egin.