Eibarrek World Plone Egunarekin bat egingo du gaur, CodeSyntaxen eskutik
Mundu guztian zehar egingo den ekitaldiarekin bat eginez, World Plone Day 2012 izeneko ekitaldia antolatu du CodeSyntax-ek Azitaingo Industrialdean duen bulegoan gaurko, 10.00tatik 12.00tara. Jardunaldian, Euskal Herrian Plone izeneko webguneak kudeatzeko darabilten hainbat enpresa eta elkarteren esperientziak azalduko dituzte, hala nola, Mondragon Unibertsitatearena, ULMA Packaging-ena edo OSHA Bilbon egoitza duen Europear Agentzia-rena. CodeSyntaxek berak ere, Ploneren historian izan diren berritasunak azalduko ditu, azken urteotan munduan zehar antolatu diren Plone konferentzietan (Budapest, Bristol edo San Franciscon) parte hartzen izan baita eta bertan jasotako esperientzien berri emango du.
CodeSyntax 2000. urtean sortu zen interneten arloan lan egin nahi zuten hiru lagunen ekimenez eta gaur egun 14 lagunek dihardute bertan beharrean, interneten inguruko era guztietako proiektuak garatzen.