Eibarren 18:00ak arteko parte-hartzea 53,32%koa izan da

Lehen emaitzak 21:03tik aurrera jakinaraziko dituzte
Eibarren 18:00ak arteko parte-hartzea 53,32%koa izan da
2024/04/21 19:20
eta kitto!

Arratsaldeko 19:00etan eman dituzte ezagutzera 18:00ak arteko parte-hartzeari buruzko datuak: EAEn gaur botoa ematera deitutakoen %51k eman du botoa ordu horretarako. 2020an, 17:00etako parte-hartzea %36koa izan zen. Eibarren, berriz, gaur 18:00ak arteko parte-hartzea 53,32%koa izan da. Hauteslekuak 20:00etan itxiko dituzte, eta berehala hasiko da boto-zenbaketa. Lehen emaitzak 21:03tik aurrera jakinaraziko dituzte.