“Eibarren badakagu, Eibarren gastaukot”, herrian kontsumitzeko kanpainak

“Eibarren badakagu, Eibarren gastaukot”, herrian kontsumitzeko kanpainak
2020/04/07 11:21
eta kitto!
“Eibarren badakagu, Eibarren gastaukot”, herrian kontsumitzeko kanpainak jarri ditu martxan ...eta kitto! Euskara Elkarteak.

Egoera ez da erraza eta gure bizimodua goitik behera aldatu da, herriko hainbat negozioren biziraupena, eta ondorioz, gizarte osoaren egonkortasuna kolokan jartzeraino. Ezin dugu ahaztu bertako negozioek gizarte osoan eragiten dutela, gizartekintzan, osasun-arloan, hezkuntzan… zerbitzuak jaso ahal izateko ezinbestekoa da bertan gastatzea, bertan gastatzen duguna bertan gelditzen zaigu, denok irabazle.

Tamalez, hau ez da, eta ziur asko ez da izango, gure herrian bizi izan dugun lehen krisia, baina gaur hemen bagaude, gure aurrekoek egokitzeko, modaltzeko eta elkarrekin aurre egiteko gaitasuna izan zutelako da.

Arazo, krisialdi eta erasoen aurrean eibartarrok denok elkartuta egin ohi dugu aurre. Kokildu beharrean, harrotu eta gureari tinko eutsi diogu, eta oraingoan ere horrelaizango da.

Horregatik, herrian bertan gastatzeko kanpaina abiatu dugu, eta, elkartasuna kalean adierazterik ez dugunez, argazki edo bideo laburren bitartez egitea eskatu nahi dizuegu.

Negozio baten jabe bazara bidaliguzu zu edo zure negozioa agertzen den argazki bat edo bideo bat, #Eibarrenbadakagu hastag-a edo esaldia orri batean idatzirik. 

Eta nahi izanez gero, azalduiguzu 20 segundoko bideo batean zerk egiten duen berezi zure negoazioa. Guk gure hedabide eta sare sozialetan partekatuko dugu.

EibarrenbadakaguWEB

Eta, jakina, herritarrei ere deia zabaldu nahi diegu, Eibarko denda, establezimendu eta tabernetan kontsumitu dezagun guztiok. Bidali zuen argazki bat, orri batean esaldi hau idatzirik: #nikEibarrengastaukot

nikEibarren gastauko WEB

Oztopoak elkarrekin gainditu izan ditugu eibartarrok, eta oraingoan ere gauza bera egingo dugu.

Argazkiak eta bideoak ondorengo helbidera bidali, mesedez:

normalizazioa@etakitto.eus