“Eibarren euskaraz” Telegram kanala sortu du AKEBAIk
2019/06/04
10:05
eta kitto!
Eibarren AKEBAI herritarron plataformak, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, “Eibarren euskaraz” Telegram kanala zabaldu du. Gure herrian euskeraz antolatzen diren ekitaldien berri izan nahi baduzu, egin zaitez harpidedun. Oso erosoa da. Telegram aplikazioa instalatu, kanal berrira harpidetu, eta mugikorrean jasoko duzu informazioa (ordenagailuan ere bai, nahi izanez gero). Eibarren euskeraz edota euskeraren inguruan antolatzen diren ekitaldien inguruko informazioa zabalduko da bakarrik; talde eragileetako kudeatzaileek egingo dute hori. Harpidedunek, horrela, informazio zehatza eta zuzena izango duzue. Antolatzaileek informazioa zabaldu, eta harpidedunek jaso; hori da kanalaren helburua. Ez dago elkarrizketan aritzeko aukerarik. Bideo honetan erakusten da nola harpidetu kanalera. Jarraitu argibideak, eta erraz-erraz egingo duzu:
https://youtu.be/tNNjwGEn4nw
https://youtu.be/tNNjwGEn4nw