Eibarren Kaleetan Kantuz jaia giro ederrean ospatu zuten
2014/06/09
00:00
eta kitto!
Aurreko zapatuan (ekainaren 7an) Eibarren Kaleetan Kantuz jaia egin zen gurean (argazki-bilduma ikusteko hemen klikatu): ekitaldian parte hartzeko batutakoei Untzagako jubilatu etxean harrera egin zien Miguel de los Toyos alkateak eta, hamarretakoa egin eta kantu-paperak banatu eta jarraian, denek elkarrekin Untzagan abestu zuten eta ondoren kalerik kale kantuan ibili ziren. Gero Unzaga Plaza hotelean bazkaldu zuten eta arratsaldean Untzagan agurtu zuten jaia.