Eibarren Kaleetan Kantuz jaia zapatuan

Eibarren Kaleetan Kantuz jaia zapatuan
2014/06/06 00:00
eta kitto!

Bihar (zapatua, hilak 7) Eibarren Kaleetan Kantuz jaia egingo da gurean: 11.00etatik aurrera parte hartuko dutenei Untzagako jubilatu etxean harrera egingo diete eta, hamarretakoa egin eta kantu-paperak banatu eta jarraian, 12.00etatik 14.30etara kalerik kale kantuan ibiliko dira. 14.30etan Unzaga Plaza hotelean bazkalduko dute eta arratsaldeko 18.00etan Untzagan agurtuko dute jaia.