Eibarren Korrikaren lekukoa hartu duten 54 taldeen argazkiak bildu ditugu
Emozioz bete dira Eibarko kaleak Korrikari harrera egiteko
2024/03/20
15:48
eta kitto!
Emozioa, urduritasuna, barreak, malkoak... Denetik ikusi dugu gaur Korrika Eibarrera iritsi denean. Goizeko 10:30ak pasata sartu da Ermutik gurera, Zaldibarretik zehazki, eta Ipuruatik pasa eta erdigunera jaitsi ondoren, pare bat buelta egin ditu herrian, gero Bidebarrieta kalea hartu, Urkizura eta herriaren ekialdera jo eta Maltzagatik Soraluzera joateko. Gero, berriz itzuli da Maltzagara, Eibarko lurraldera, beste pare bat taldek lekukoa hartu eta Elgoibarrerako bidea hartzeko.